Gure Abesbatzak eta Sinfonietta

Easo Abesbatza Elkartea. Abesbatza amateurren sorrera, sustapena eta bultzada helburu nagusitzat dituen erakundea da. Abesbatza profesional handien kalitatera gerturatzeko xedea izanik, maila eta exijentzia handiko jaialdi eta kontzertutan parte har dezake.

Guzti hau aurrera emateko bi baldintza bete behar dira: haurrak txikitatik heziketa koralean eta eszenatoki eta publikoarekin harremanean goiz hastea, hau Musika eskolaren bitartez egiten da, eta zuzendari profesional onenekin lan egitea.

2023ko irailaz geroztik gure orkestra ez-profesionala dugu, Easo Sinfonieta, non musikari amateurrak orkestra-talde baten parte izatearen esperientzia paregabea bizi dezaketen.

Easo Abesbatza Mistoa

Easo Sinfonietta

Easo Abesbatza Gizonak

Easo Abesbatza Emakumeak

Easo Gazte

Easo Eskolania

Easo Txiki

Easo Kapera Gregorianista

Easoko Beteranoen Abesbatza

Easo Cum Jubilo

Kantore txikiak 7 urterekin hasten dira abesbatzan eta bizitza osoan zehar jarraitzeko aukera dute.

Musika Eskolako lau abesbatzek heziketa musikala jasotzen dute 10 urte bete arte. Ondoren, Easoko gazteen abesbatzetan hasten dira exijentzia handiagoko musika korala landuz. Adin mugarik gabeko jubilatuen abesbatza ere badugu.

Koruen kalitatea bermatzeko, bakoitzak bere programa propioa lantzen du eta kontzertu horietan bakarka aritzen dira. Hala ere, formatu mistoa eskatzen duten kontzertuak ditugunean, koruak fusionatzen dira kontzertu kopuru handiagoa eskeintzeko aukera izanik.

Abesbatzan abesteko gogoa baduzu, Etor zaitez Easora eta zure eskari zein beharrei erantzuten saiatuko gara.