Egitura

Egitura

Junta directiva

Easo Abesbatza Elkartearen gobernu-organo gorena da. Adinez nagusi diren Bazkide kantoreek osatzen dute batez ere Batzordea baina batzordekide izan daitezke ere beste Bazkide ez kantoreak, Elkartearen gestioan laguntzen duten eta lagun dezaketen eta parte izateko gogoa izanik, kopuru mugatuan onartuak badira.

Zazpi kideek osatzen dute Zuzendaritza Batzordea. Zuzendariek berriz parte hartuko dute Batzordearen bileretan baina, funtzionamendu-egituraren parte direnez, hitz -eskubidea izango dute baina botorik ez.

Partaidetza boluntarioa da eta doakoa. Bazkideen Batzarrak onartu eta izendatuko ditu bozketaz eta bere ardura Elkartearen kudeaketa osora zabaltzen da.

Bere laguntza nagusia Easo Abesbatzako bazkide eta lagunak direnez, Zuzendaritza Batzorde honek eskerrak eman nahi dizkie eta proiektuaren parte sentiarazten dituzten ekintzak mantentzeko konpromisoa hartzen du.

Presidentea: Juan Jesús Neira, Presidenteordea: Koldobika Aulestia, Idazkaria: Zaloa Lopez De Munain, Diruzaina: Juan José Goicoechea, Batzordekidea: Marta garcía, Iñigo Casís eta Begoña Mendibil


Organigrama

Easo Abesbatza hiru mailatan antolatzen da: Gobernu Egitura, Zuzendaritza Egitura eta Egitura Operatiboa.

1. Gobernu Egitura

Batzarrak eta Zuzendaritza Batzordeak osatzen dute, errepresentazio anitza eta presidentetza barne hartuz.

2. Zuzendaritza Egitura

Maila honetan Easo Musika Eskolako Zuzendaritza Pedagogikoa, Zuzendaritza Artistikoa eta Kudeaketa Zuzendaritza biltzen dira.

3. Egitura Operatiboaa

Gure egitura operatiboa Easo Abesbatzaren hiru zuzendaritzek gidatzen dute.

Zuzendaritza Pedagogikoa Easo Musika Eskolaz arduratzen da: irakaslegoa, ikaslegoa eta adin txikiko ikasleen familiak.

Zuzendaritza Artistikoa abesbatzez arduratzen da: zuzendariak eta abeslariak.

Kudeaketa Zuzendaritza kudeaketa orokorraz arduratzen da: administrazioa, Easo Abesbatzan lan egiten duten profesionalak eta baita Easo Abesbatzaren bazkideak eta lagunak.

Azkenik, elkartearen egituran Easo Abesbatzaren idazkaritzan lan egiten duen pertsona bat dugu.