Easo Txiki

Zazpi eta zortzi urtetako neska-mutilek osatzen dute Easoko Koruen hasierako Easo Txiki.

Kantatzeko eta dantzatzeko gaitasun handia izanik, era horretara lantzen dute musika korala, jolas-moduan. Aktibitatea oso ludikoa izanik, aldi berean musika-formazio jasotzen hasten dira Easo Musika Eskolan, musika hizkuntza landuz.

Musika koralaren hasiera maila izan arren, kontzertuak ematea eta publikoaren aurrean ohitzea da maila honetako helburu nagusietako bat.

Asko gustatzen zaie publikoaren aurrean abestea.Horrela, parte hartzen dute Donostiako ospakizun ezberdinetan: haur-koruen ekitaldietan, beste lekuetako haur-koruekin trukeak eginez, Donostiako jai-ospakizunetan eta urtean zeharreko Donostitruk emankizunetan, Donostiako Hamabostaldiko haur-operan, Easo Abesbatzaren Eguberri-kontzertuan eta Victoria Eugenia Antzokian urtero Easo Abesbatzaren Bazkideei eskaintzen zaien emanaldian, goizeko saioan.

Datozen urteetan eskainiko dituzten maila handiko kontzertuetarako hastapen ona da hau.

Easo Abesbatzak badaki ondo ze garrantzia duen musika koralak haurraren garapenean; izan ere, ikerketek diotenez, musika korala eginez aktibatzen da, batez ere, burmuina.

Entretenigarria izatez aparte, kantatzea asko atsegin zaie eta, aldi berean lagun berrien topalekua da korua, talde-lanean trebatzen duena, atentzio-gaitasuna eta diziplina-ohitura garatzen duena, musikaz gozatzen eta publikoaren aurrean ohitzen hezten duena.

Horregatik, Easo Abesbatzak lehenetsi egin nahi du haurren eta gazteen aktibitate korala.

Diskografia - Easo Txiki

Gau Magikoa – Kai, Mai, Koa

Musikala - 2018

Erabilgarri

Irudiak

Concierto anual Musika Eskola 2019