Cum Jubilo Korala

2003-2004 ikasturtean Euskal Herriko Esperientzi Geletan izena eman zuten ikasle talde bat elkartu zen, unibertsitateko akademi ereserkia, Gaudeamus igitur, prestatzeko xedez.

besbatzaren jarduera Carmen de las Cuevas irakaslearen zuzendaritzapean hasi zen eta lehenengo emanaldia Esperientzi Geletako bigarren promozioaren titulu banaketan izan zen. Ondoren, Donostiako Kontserbatorioko Perkusio taldearekin lankidetzan, Andoaingo Kulturgunean kontzertu bat eskaini zuten. Euskal Herriko Unibertsitateko Experientzia gelen ikasle ohien ACEX-ESKE erakundeko kidea da.

2003-2004 ikasturtean sendotu egin zen proiektua, eta 2005eko urrian, Donostiako Easo Abesbatzak Musika Eskolako abesbatza moduan jarraitzeko aukera eskaini zion. Zaharren Egoitzetan kantatzeko xedearekin. Ordutik du taldeak Cum Jubilo Abesbatza izena. Egun errenazimentu espainiarreko polifoniatik XX. mendeko musika erlijioso eta folklorikoraino zabaltzen den errepertorioa duen abesbatza honen zuzendari dirau Carmen de las Cuevas.

Carmen de las Cuevasen zuzendaritzapean abesbatzaren kalitatea sustantzialki hobetu da eta hasierako proiektua sendotu da. Hobetze bidearen adierazgarri dira CD baten grabaketa, lehenago grabatu ez diren Nicolás Ledesmaren zenbait lanekin, eta 2012ko uztailean Tesalonikan (Grezia) ISMEk egin zuen kongresuan parte hartzea. 10 urte ondoren Carmen de las Cuevasek abesbatza utzi du.

2012ko azaroz geroztik Sergio Pedrouso da Cum Jubilo abesbatzaren zuzendaria.

Irudiak

Concierto de Socios 2019
Concierto de Socios 2019
Fiestas de Aiete
Fiestas de Aiete