Historia

Historia

Easo Abesbatzaren sorrera

1939 urtearen amaiera da. Gerra Zibila hasi zenean ihes egin zuten familiak berriz etxera itzuli dira. Liskarrean aktiboki parte hartu zutenak poliki-pliki ari dira itzultzen, borrokalari bakoitzaren zortearen arabera, izan ere, batzuk, ez ziren inoiz itzuli.

Elkartasuna gerra garaian

Haize-arrosaren puntu guztietatik extera itzuli ziren guztien artean zeuden Easo Abesbatzaren kide izatera deituak zueudenak. Gerra aurrertik “Trabuco” izenez ezagutzen zen Portu kaleko Agote Tabernan elkartzen ziren. Manolo Aguirre zen jabea eta bertan elkartzen ziren garaiko pilotari eta toreatzaileak, baita, Jardines ere, hiriko zapata-garbitzaile ezagun ere.

Taberna honetan, Donostiako Orfeoiko eta “Los Cosacos de Zarautarkoff” abesbatzako kide zaharrek osatu zuten Easo, lehenak abesbatzaren oinarrizko nukleoa eta bigarrenak bazkide babesleak izan zire.

1940

Larunbat gaua, abesbatza gaua

Agote Taberna babeslekua izan zen askorentzat, egoera berriari aurre egiteko beharra zegoen garai haietan, elkartzu eta kultura eta laguntasuna lantzeko aukera eman zien.

Ezin ahaztu, Alde Zaharreko Txoko hartako larunbat gauak, non eguneroko eta garaiko kezkak kanpoan uzten ziren eta larunbateko gau-emanaldi horien bibrazio eta magias gozatzen zen .

Abesbatza sakratua da

Emilio Agotek babeslekua emateaz gain Abesbatzak jarduten zuenean bere autoritatea inposatzen zuen.

Errezelu handiz gordetzen zuen lekuko ixiltasuna abesbatzaren emanaldiak irauten zuen bitartean, eta norbait ixiltasuna apurtzera ausartzen bazen, “Korua sakratua da” hitzak gailentzen zituen. Eta ez bazioten kasu egiten bere brua kale gorrian ikusteko aukera zuen, “jauntxoaren lasterketa” alegia.

Agote, Musika tenplua

Hainbat eta hainbat bitxikeria gertatu ziren emanaldi haietan. Adibidez, musikaren tenplu harretara, negu garaian, haizeak eta eguraldi txarrak bultzatuta, arrantzale kementsuak sartzen ziren deskantsu bila, eta mostradorean hartzen zuten kopa bat emanaldia errespetu handiz entzunaz.

Ángel Galarza, lehen zuzendaria

Denborak aurrera egin ahala taldearen profila zehazten joan zen eta Easoko lehen zuzendari izan zen lehendik Cosacos de Zaraustarkoffeko zuzendari izan zen Ángel Galarza.

Eta momentu honetan galdetzen dugu, sortuko al zen Easo Abesbatza etxera itzuli ziren haiek beraien talde zaharretara itzultzeko aukera izan bazuten?

Abesbatzaren ofizialtasuna

Ez ditugu mamu zaharrak esnatu nahi baina gertaera horrek eragina izan zuen Easo Abesbatzaren sorreran eta momentuko egoeraren erreflezu baino ez zen izan. Ez zen bide erraza izan eta garaiko presioek abesbatza Gipuzkoako Delegaritza Sindikal Probintzialaren babespean egotera behartu zuten, eta bertan agertu zen ez denbora luzez, “Coro Easo de Edicación y Decanso” bezala.

Gehiago eta hobeago

urtean taldea legalki sortua zegoela lehen bazkide babesleak inskribatu ziren, 3 pesetako hileko kuotarkin. Berehala hazi zen bazkide kopurua eta 1949 urtean 536 bazkide ziren, bat zenbakidun bazkidea Daniel Adrián izanik.

Easo Abesbatzaren balioa nabarmena izan da hasieratik, kideen %50ak bakarlari bezala abes zezakeela esan daiteke, “Ume eder bat” abestian askok bakarka esku hartzen zuten.

1966

Nuestro agradecimiento al pueblo bilbaíno

Easo Abesbatza eta Bilboko herriaren arteko harremanak aipamen berezia merezi du. Guillermo Asteinza eta Koldo Larrañagak antolatutako ongintzazko kontzertuekin hasi zen 1960. urtean eta 1986. urterarte iraun zuen 17 emanaldi eskainiz.

Sarrerarak berehala amaitzen ziren, kontzertua ospatu baino askoz lehenago. Easo Abesbatzaren finkatzearen adierazgarri da Bilbon eta probintzia osoan 200 bazkide izatera iritsi zela eta abesbatzak Bilbon jasotako tartua beti izan da ezin hobea.

1978

Musikatik ikuskizunera

Kontzertu hauen aurretik eta ondoren zegoen giroa oso berezia zen ta musikaren eremuak gailentzen zituen, benetako gertakari izatera iritsi ziren Nerbioko hiribilduan eta hau garrantzitsua izan zen Bikaiako abesbatzak bultzatzeko.

Abesbatzaren emanaldiek hainbat erreakzio eta komentario ekartzen zituzten, Bilboko bazkide batek esan suenez ” Easo Abesbatzak bizkaiako eszenatokietan duen presentziak futbolak hondatutako bi probintzien arteko anaitasuna indartzen ari da”

Dedikazioaren balioa

Nabaria da, gaur egungo begiekin ikusita, zirkunstantzia ugari aurka zituzten garaia haietan, Easo Abesbatza sortu zutenen entrega eta dedikazioa.

1987, abesbatza berrien eta Easo Musika Eskolaren sorrera

urtan José Luis Aranbururen zuzendaritzapean Easo haur abesbatza sortu zen eta 1992. urtean Easo Eskolania izena hartu zuen. 1995. urten lehen urratsak eman zituen Kapera Gregorianistak eta 2002. urtean sortzen dira Easo Gazte (neskak) eta Easo Emakumeen abesbatza.

Aldi berean, eta musika heziketa alorreko beharrak ikusita sortzen da Easo Musika Eskola.

Heziketa ekintza ezberdinak sortu ziren, instrumentuak, lengoaia musikala, ahots teknika eta 7 urtetik beherako haurrentzat musika eta mugimendua programa. Baita ere, eskolaren antolaketa juridikoaren barruan sortzen dira Easo Txiki eta Easo Gaztetxo eta beranduago Cum Jubilo, Euskal Herriko Unibertsitateko esperientzia geletatik eratorria.

urtean 75. urteurrebna ospatu zen eta ospakizunek 50. urteurreneko Easo Abesbatzako kantoreetara urbildu gintuen.

Elkarteratze honetatik sortu zen abesbatza berri bat: Easoko Beteranoen Abesbatza.

Lehen egoitza

Nomadismoarekin amaitu eta espazio berri eta handiagoak behar zituen abesbatzak, Easo Abesbatzaren egoitza finkatzeko beharra sortu zen.

Garai horretan presidentea zen Peli Egaña, Odón Elorza alkatearekin jarri zen harremanetan eta udalak Aieteko parkeko zalditegia utzi zion. Hau ez zen behin betiko egoitza izango.

Easo urtez urte hazten joan zen eta berehala ikusi zen espazioa ez zela nahikoa. Horrela, Peli eta bere batzordeak Marañon Doktorearen pasealekuan kokatutako Araoz Etxearen lagatzea lortu zuen 75 urtez.

Eraikina hondamen egoeran zegoen eta guztiz berreraiki behar izan zen, dagokion arrisku ekonomikoarekin.

Interes publiko eta irabazi asmorik gabeko elkarte

Prsidenteak bere taldera gehitu zuen Santos Sarasola, jubilatu berria, eta 2005. urtean Peliren heriotzaren ondoren presidente bilakatu zen. Ordurako Easo Abesbatzaren eredu juridikoa ezarria zegoen, interes publiko eta irabazi asmorik gabeko elkartea.

Bi urtez, Eusko Jaurlaritzako Kultura kontseilaritza, Gipuzkoako diputatu Orokorra eta Kutxako zuzendaritzarekin egindako gestioei esker eraikinaren berreraikitzearen zorra ordaintzea lortu zen

Easo Abesbatza eraikinaren eraikuntza

Ondorengo urteetan izandako hazkundeak eta kantore kopuru handiak, txikia utzi zuen entsegu gela eta Araoz etxearen ondoan eraikin berri bat egitea planteatu zen. Auditorio handi bat eta gela osagarriak izango zituen.

Udalak etxeren ondoko eta 75 urtez izaera kulturalaz ziurtatutako lurrazala utzi zion elkarteari. 2010. urtean eraikin berria genuen dagoeneko. Eraikuntza honen ordainketa posiblea izan zen neurri handi batean, aipatutako erakundeek eginiko ekarpenei eta gobernu zentralari esker.

Hitz batean, Easo Abesbatzak bere iharuera aurrera eraman ahal izateko lehen mailako instalakuntzak dituela esan dezakegu.

75. urteurrenaren ospakizuna

2015 urtean Easo Abesbatzak 75 urte bete zituen. Familiarteo ospakizuna izan zen, gehiegikeriarik gabe eta 25 urte lehenago 50. urteurrenean protagonistak izan ziren kantoreak batu ziren.

Donostian eta probintziako hainbat herritan eginiko kontzertuak izan ziren ospakizun nagusia.

Easo Abesbatzaren 75. urteurrena

Kultura Urtean parte hartzea

Easo Abesbatza ,gizonak, emakumeak eta haurrak, Fernado Bernués eta Tanttaka Teatro taldeako udako gau bateko amets misteriotsu baten protagonista izan zen.

Shakespearen lan honen moldaketa eder eta iradokitzaile hau, Donostiako Kutur Hiriburaren programako apustu onenetakoa izan zen zalantzarik gabe.

Gaur egun

Barne berrikuntza baten ondoren, Easo Abesbatza Elkartea sendo aurkitzen erakunde modura baita abesbatzetan erre.

Batzordearen aldetik estatutuen berritzeak eta barneko erregimenaren dokumentuaren onarpenak, barne gobernuaren eta funtzionamenduaren onairriak berantolatu ditu. Batzordea, zuzendaritzetatik bereizten diren ertsona bolondresek osatzen. dute eta elkarrekin hartzen dituzte elkartearen funtzionamendua bermatzen duten erabakiak.

Egitura profesional sendoa sortu da, funtzioen arabera koordinatzen diren hiru zuzendaritza daude: zuzendaritza artistikoa, Easo Musika Eskolako zuzendaritza eta zuzendaritza gerentziala. Artistikoa gazte eta helduen abesbatzetaz arduratzen da eta hauen ahots heziketaz. Musika Eskolako zuzendartza eskolako funtzionamendu orokorraz arduratzen da eta gerentziala administrazioa orokorraz, ekonomikoa, instalakuntzena eta errekurtsoen erabilera.

Kantitate eta kalitatzean hazten gara

Eskolania eta Gazte helduen absbatzetara eginiko trantsisio handiak gizon, emakume eta abesbatza mistoaren kontsolidazioa ekarri du.

7 urtez gero jasotako formakuntzaren ondorio dira kalitatea eta taldeen gazteagotzea.

Haur eta gazten koruek, hainbat eta hainbat emanaldietan protagonismoa izateaz gain, helduen abesbatzaren harrobi bilakatu dira eta jarraitasuna bermatzen dute.

Kontzertu gehiago

Easok duen kalitatea aintzat hartzen dute kontzertu eta ekitaldietako antolatzaileek. Kontzertu kopurua eta exijentzia maila urtez urte handitzen da.

Easo Abesbatzako lagunei eskerrik asko!

Jasotako dirulaguntza eta ia 1000 bazkideen ekarpen eta easo eskolako ikasleen kuotek iharduera burutu ahal izateko beharrezkoak diren errekurtsoen jarraitasuna eta kalitatea bermatzen dute.

Jasotako euro bakotza elkartearen ihardueran inbertitzen da. Donostia, Eusko Jaurlaritza eta inguruari modu berezian eskeintzen diogun kultur zerbitzua gara.