Sormen gaitasuna eta sentsibilitate artistikoa garatzen irakasten dugu
Easo Musika Eskola, Eusko Jaurlaritzako Heziketa sailaren menpe dagoen Araubide Bereziko Irakaskuntza zentroa dena, adin guztietako ikasleei dago zuzendua eta helburu nagusia musika heziketa praktikoa eskeintzea da.
Irakaskuntza honek adierazpen ezberdinak ditu: folklore tradizionala, heziketa klasikoa edo/eta moderno eta garaikidea.
Arautu gabeko ikasketen izaerak ikasleei gutxieneko antolaketa akademiko exjitxeko aukera ematen du, momentu oro ikasle bakoitzaren potentzial, dedikazio, interesa eta antolaketara moldatuz.
Gure helburuak dira:
- 2 urtetik hasi eta adin mugarik gabeko heziketa eskaintza.
- Taldeko iharduera sustatzea garapen sozio-kulturalaren osagarri gisa.
- Musika heziketa eta praktika ikaslearen interes eta beharrei moldatzea.
- Heziketa musika joera eta sentsibilitate berrietan sustatzea.
- Musika heziketa erakargarria eskeintzea eta Plan Pedagogikoan porposatutako heziketa helburu eta helburu dinamikoekin bateragarria izatea.
Dagoeneko eskuragarri dago 2022-2023 egutegia
Egutegia Deskargatu
Easo Musika Eskolaren parte izan nahi duzu? Zur zain gaude!
2022-2023 ikasturterako matrikula irekia dago.
Matikula edo gure heziketa eskaintzari buruzko zalantzarik baduzu bete ezazu inprimakia. Zuri laguntzeko prest gaude!
Deskargatu gure egutegia eta gure ekitaldi eta emanaldien jakinaren gainean egongo zara.
Heziketa eskaintza
Eas Musika Eskolaren eskaintza adina eta ikasleak lortu beharreko gaitasunak kontuan izanik 4 mailatan egituratzen da eta jarraitu daitezkeen bideak dira: klasikoa, korala eta modernoa.
1. maila edo harrerakoa
2 urtetik 6 urtera. Maila honetako helburua musika adin goiztiarrenei gerturatzea da, musika sentsibilitatea eta sentsibilitate artistikoa esnatuz eta horretarako klase dinamika ludiko eta estimulagarriak jarraituz.
- Musika hezkuntzaren hastapena (2-3 urte).
- Musika eta mugimendua 1º – 2º – 3º (4-6 urte)
2. maila edo hasierakoa
7 urtetik aurrera, heziketa ahotsa edo instrumentua landuz bideratzen da, eta instrumentu eta koru taldeetan parte hartzea sustatzen da.
Musika Lengoaia idazten eta irakurtzen laguntzen digun oinarri teorikoa da.
Bide bakoitzak 6 modulu ditu.
Heziketa bideak | Ikasgai orokorrak | Ikasgai osagarriak | Talde ikasgaiak |
---|---|---|---|
Klasikoa | Biolina, biola, biolontxeloa, pianoa, zeharkako txirula, klarineta, saxofoia, tronboia, perkusioa, harpa, gitarra klasikoa, kantua | Musika Lengoaia, Musika kultura | Instrumentu taldea |
Korala | Easo Txiki, Easo Gaztetxo, Easo Esolania | Musika Lengoaia | |
Modernoa | Teklatua, gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa, kantu modernoa, bateria | Musika Lengoaia | Konboa |
3. maila edo gotortzekoa
Musika jakintzan sakondu nahi duten ikasleei zuzendua.
Bide bakoitzak 4 modulu ditu
Heziketa bideak | Ikasgai orokorrak | Ikasgai osagarriak | Talde ikasgaiak |
---|---|---|---|
Klasikoa | Biolina, biola, biolontxeloa, pianoa, zeharkako txirula, klarineta, saxofoia, tronboia, perkusioa, harpa, gitarra klasikoa, kantua | Armonia | Instrumentu taldea |
Korala | Easo Gazte | Kantu teknika | |
Modernoa | Teklatua, gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa, kantu modernoa, bateria | Armonia modernoa | Konboa |
4. maila edo lehentasunezkoa jarduerakoa
Aurreko mailetako gaitasunak eskuratu dituzten ikasleei zuzendua, heziketa eskeintza interes, dedikazio eta ikaslearen gaitasunera moldatzen da banaka edo taldean.
Irakasletza
Easo Musika Eskolako iraskakuntza taldea, eskolako euskarri garrantzitsuenetako da. Musika estilo desberdinetan erosotasunez mugitzen diren, taldeetako lider izan eta ikasle bakoitzaren beharrei erantzuna emateko formakuntza pedagogiko eta musikal kualifikatua duten profesionalez dago osatua.
Irakaslea | Ikasgaia | |
---|---|---|
Arruebarrena López, Enola | Korua eta Musika Lengoaia | |
Artetxe Rodríguez, Ane | Harpa | |
Bragado Poveda, Iván | Harpa | |
De Oliveira De Oliveira, David | Ahots Teknika | |
Del Pozo Garicano, Javier | Gitarra | |
Elizaga Gómez, Guillermo | Perkusioa | |
Jueguen Viturro, Aitor | Gitarra | |
Larraz Mozo, Mikel | Biolina | |
Lecuona Artola, María Lourdes | Biolontxeloa | |
López Ederra, Lorea | Musika eta Mugimendua | |
Lujambio Ulla, Saioa | Pianoa eta Musika Lengoaia | |
Martín Campos, María | Ahots teknika | |
Miranda Blanco, Gorka | Korua | |
Pedrouso Julio, Sergio | Korua, Pianoa eta Musika Lengoaia | |
Pérez Fernández, Javier | Zeharkako Txirula | |
Pozo Lizarraga, Eguzkiñe | Pianoa eta Musika Lengoaia | |
Setien Yeregui, Elena | Kantu Modernoa | |
Zudaire Calvo, Iñaki | Saxofoia |