Easo Abesbatzaren Eskolania, 1992. urtean sortua, mutilen ahotsez soil-soilik osatzen den talde bakanetako bat da gaur egun Euskal Herrian; bere lan serio eta iraunkorrari esker interpretazio-maila bikaina egiaztatu du.
Antzinako musikaren eremuan izandako dedikazioak talde (The English Baroque Soloists, Coro Monteverdi, Amsterdam Baroque Orchestra, Il Gardellino Baroque Orchestra, Vocalconsort Berlin, Alla Francesca, Discantus) eta zuzendari (sir John Eliot Gardiner, Ton Koopman y Marcus Creed) espezializatuekin kolaboratzera eraman du.
Azken urteetan, Donostiako Kursaalean eta Madrilgo Nazionalean ospatutako “Encuentros de Culturas” barruan, Escorian eta Montserrateko Eskolaniekin eta Viena kantorrekin, “Tour 2009”, kolaboratzeko aukera izan du.
Hala ere, bere moldakortasunak mota guztietako errepertorioak landu (kamara, sinfoniko-korala eta operistikoa) eta hainbat ekitaldietan parte hartzeko aukera ematen dio: Donostiako Musika Hamabostaldia, Festival Internacional de Santander, Budeoseko De Vive Voix, Pariseko XXV Festival d´Art Sacré, OLBE-ALBAO opera denboraldian, Bilboko Orkestra Sinfonikoaren denboraldian edo Nouvelleko Aquitaineko Festival Ravel.
Guzti honek musikari (Denyce Graves, Kurt Streit, René Pape, Roberto Scandiuzzi, Mirella Freni, Nicolai Ghiaurov, Dwayne Croft, Carlos Álvarez, Juan Pons, Giovanna Casolla, Nancy Fabiola Herrera, Ainhoa Arteta…), zuzendari (Jakub Hrusa, David Parry, Ralf Weikert, Víctor Pablo Pérez, Juanjo Mena, Diego Fasolis, Jun Märkl, Miguel Ángel Gómez Martínez…) eta orkestra (Euskadiko Orkestra, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Mahler Chamber Orchestra, Real Orquestra Sinfónica de Sevilla, Orquesta Nacional de Ucrania, Orquesta del Teatro nacional de Ópera y Ballet de Lituania, Orquesta Barroca de Sevilla) handiekin lan egiteko aukera eman dio.