Easo Gazte

Easo Gazte Abesbatza, Easo Abesbatzaren bosgarren taldea, 2004an sortu zen, eta 13 eta 19 urte bitarteko neskek osatzen dute, abesbatzan dauden bitartean musika prestakuntza prozesu trinkoa osatzen dutenak.

Abesbatzak Gorka Miranda izan du zuzendari hasiera-hasieratik, eta bere aldakortasun gaitasunak mota askotariko errepertorioa lantzea ahalbidetu dio (kamera musika, sinfoniko-korala eta opera). Ondorioz, urte gutxitan hainbat musika eta abesbatza jaialdietan eman ditu kontzertuak.

Horien artean nabarmenak dira Donostiako Musika Hamabostaldiko eta Santaderreko Nazioarteko Festibaleko hainbat edizio, Ravel en Nouvelle Aquitaine jaialdia, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak antolatzen dituen Miramongo Matineéak edo Burgoseko Cordón Ziklo Kulturala izandako partehartzeak.

Modu honetan, abesbatzak musikari zein zuzendari garrantzitsuekin lan egiteko aukera izan du, besteak beste, Jakub Hrusa, Antonio Pirolli edo Víctor Pablo Pérez, baita orkestra garrantzitsuekin ere, horien artean: Mahler Chamber Orchestra, Ukraniako Orquestra Nazionala, Bilboko Orkestra Sinfonikoa eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa.

2018. urtean, Deutsche Grammophon musika zigiluarentzat egin zen Katia eta Marielle Labèque ahizpen “Amoria” proiektuan parte hartu zuen abesbatzak, elkarrekin kontzertu bira egin eta publikoaren eta kritikaren onespena lortu zuten.

El coro ha podido trabajar con grandes músicos y directores como Jakub Hrusa, Antonio Pirolli o Víctor Pablo Pérez.

Emanaldien historikoa - Easo Gazte

Diskografia - Easo Gazte

Amoria

Deutsche Grammophon - 2018

Erabilgarri

Museo (Original Motion Soundtrack)

Panorama Global / Detalle Films / Distant Horizon / Serendipity Point Films - 2018

Erabilgarri

NEURE TXIKI POLITA. GORBEIALDEKO KANTUAK OROITUZ

Elkar - 2011

Erabilgarri

Irudiak

Hirira 2021
AR BO LA RÉ 2020
Beasain 2019