Instalazioak

Instalazioak

Easo Abesbatzaren instalakuntzak Aiete auzoan kokatuak daude eta edozein iharduera musikala aurrera eramateko paregabeak dira.

Beste motako bateko ihardueretara egokituak izan daitezke, hala nola bilerak, erakunde zein elkarteen topaketak, konferentziak…

Gure leku batzuen alokairua eska dezakezue: auditorioa, grabaketa gela edo gelak.

Gure espazioen disponibilitatea, instalakuntzen ezaugarriak eta alokairuaren baldintzen inguruko informazioa jaso nahi baduzu bete ezazu gure inprimakia, poz handiz lagunduko dizugu.

    Araoz etxea, Donostiako Marañon Doktorearen pasealekuan kokatua dagoen gure eraikinetako bat.

    Etxeak lau solairu, musika taldea edo bakarka irakatsi ahal izateko 16 gela, bilera gela, artxiboa, biltegia, bulegoak eta entsegu gela zabala ditu.

    Easo Abesbatza eraikina, Easo Abebsatzaren egoitza osatzen duten eraikinetako bat.

    Hau ere Donostiako Marañon Doktorearen Pasealekuan kokatzen da, erikin honek kantore kopurua kontuan izanik, entseguak eta emanaldiak egin ahal izateko espazio zabalagoak eskaintzen dizkigu.

    2010. urtean inauguratutako eraikin berri hau, hiru gela zabal, bilera gela eta audiorioak osatzen dute.

    Aiete auzoko, Marañon Doktorearen Pasealekuan gaude.

    Alokairurako gure instalakuntza edo koruen inguruko galderarik baduzu, ez izan zalantzarik, etor zaitez abesbatza ikustera.