Ahots berrien bila gabiltza

Ahots berrien bila gabiltza

Easo Abesbatzak ahots berriak sartzeko deialdia egiten du, gure edozein abesbatzetan, abesbatza-musikaz gozatzeko giroan.

Gure abesbatza-aniztasunari esker, betiere exijentzia eta kalitate maila aproposak bermatuz, zazpi urterekin abesten hasi eta bizitzako etapa guztietan abesten jarraitzeko aukera eskaintzen dugu, zahartzarora arte eta etenik gabe.


Egokiena zazpi edo zortzi urterekin hastea da, musika eta abesbatza formakuntza sendoan lehen pausoak emanez. Gure lan talde profesionalak abesbatzen kalitatea zein kantu gaitasunen hobekuntza bermatzen dute, honela baterako kantuan murgiltzeko esperientzia berezia sortuz.

Hala ere, edozein momentutan izan zaitezke Easo Abesbatzaren parte. Zure adinak eta zure ahots-ezaugarriek bide onena erakutsiko digute, gure abesbatza egitura zabalean parte hartu eta goza dezazun.

Ausar zaitez abesbatza esperientzia berriki bizitzen edo jarraitzen: hurbildu zaitez Easo Abesbatzara!

Alantzak dituzu? Jar zaitez gurekin harremanetan: