Easoko Beteranoen Abesbatza

Kantore hauek sona handiko Easo Abesbatza osatu zuten, 1940-1990 urteen artean. Lehen saria lortu zuten Italia, Frantzia eta Ingalaterrako kantu-lehiaketa inportanteenetan.

Europan eta itsasoz beste aldeko herrietan zabaldu zuten beren kantua. Musika genero guztiak interpretatzen zituzten eta oso famatuak ziren kantore hauen ahotsak eta kemena. Hasieratik, euskal musika eta Euskal Herriko konpositoreen obrak zabaltzea izan zen beren xede nagusia.

50. urteurrenaren ospakizunak, aurreko urteetatik ematen ari zen Easo Abesbatzaren berriztatzea ekarri zuen.

2015ean, egungo Easo Abesbatzak 75. urteurrena ospatu nahi zuelarik, familia osoa bildu nahi izan zuen, Trintxerpen eta Victoria Eugenia Antzokian, elkarrekin emandako bi kontzertuetan, eta geroztik han-hemenka, Donostian eta inguruko herrietan, agertu izan dira, beren lehengo errepertorioa zabaltzen. Gogoz eta animo handiz biltzen dira Ramon Beraza beren lehengo zuzendaritzapean.

Emanaldien historikoa - Easoko Beteranoen Abesbatza

Irudiak

Concierto de socios 2019
Concierto de socios 2019