Easo kapera gregorianista Donostiako EASO ABESBATZA osatzen duen sailetako bat da.
Nahiz eta taldea, egungo erara, 1995. urtean bildu zen, partaide guztiek bizi izan zuten gregorianoa musika liturgiko nagusia zen garaietan. Han eta hemen euskal herriko parrokietan ibili ziren, herri-liturgiak gregorianoz eta polifonia erlijiosoz laguntzen.
Gehienek gregoriano ikastaroak egin zituzten monasterio ezberdinetan.
Gregorianoa otoitza da eta gozamen estetikoa eta barne-bakearen giroa sor ditzake. Bata eta bestea nahi dutenei erantzun nahi die Kaperak, altxor erlijioso hau mantenduz eta zabalduz, elizetan bakarrik kantatuz.
Parte hartu du Easo Abesbatzaren hiru diskoen grabaketan eta zuzenean jasotako beste hiru disko ditu.
Baina grabazio inportanteena 2002an egindako “Pange lingua”izeneko 4 CDen albuma da, musika gregorianoaren bilduma aukeratu bat eginaz.:bat Eguberrietako eta Epifaniako kantuz osatua, Garizuma eta Aste Sainduko kantuz bigarrena, Ama Birjinari eskainitakoa hirugarrena eta kantu gregoriano herrikoiez osatua, laugarrena.