1940. urtean sortua. Hasiera eman zion bere ibilbideari nazioarteko lehiaketa garrantzitsuetan parte hartuz: Llangolem (Britainia), Lille (Frantzia), Arezzo (Italia) birritan, guzti hauetan lehenengo saria irabaziz. Ohorezko sari ugari lortu ditu hasiera arrakastatsu horiei esker.
Munduko leku desberdinenetan agertu izan da: Madrileko Errege Antzokia, Bartzelonako Palaua, Pariseko Pleyel Aretoa, Municheko Herkulessaal, Monakoko Errege Jauregia, Bruselaseko Errege Antzokia, Buenos Aireseko Colón Antzokia, Mexikoko Arte Ederren Jauregia, Bartlesville auditorium (USA), Berlineko Philharmonie, San Petersburgoko Alexandrinsky Antzokia eta Hermitage, Pariseko Salle Pleyel eta Châtelet Antzokia, Moskuko “Casa Internacional de la música”, etabar.
30 grabaketa baino gehiago egin ditu, Emi, OPUS111, Naïve, Claves, Columbia, Hixpavox, Philips, Polydor…etxeekin.