Easo Abesbatza Elkartea. Abesbatza amateurren sorrera, sustapena eta bultzada helburu nagusitzat dituen erakundea da. Abesbatza profesional handien kalitatera gerturatzeko xedea izanik, maila eta exijentzia handiko jaialdi eta kontzertutan parte har dezake.
Guzti hau aurrera emateko bi baldintza bete behar dira: haurrak txikitatik heziketa koralean eta eszenatoki eta publikoarekin harremanean goiz hastea, hau Musika eskolaren bitartez egiten da, eta zuzendari profesional onenekin lan egitea.
2023ko irailaz geroztik gure orkestra ez-profesionala dugu, Easo Sinfonieta, non musikari amateurrak orkestra-talde baten parte izatearen esperientzia paregabea bizi dezaketen.