Coro Easo Hombres
Coro Easo Mujeres
Coro Easo Voces Mixtas

2022. urtean, 125 eta 150 urte bete dira Pablo Sorozábal musikaria eta Pío Baroja idazlea, hurrenez hurren, Donostian jaio zirenetik; eta bien urteurrenak ospakizun bihurtu dira. Donostia Musikak antolatu dituen kontzertu omenaldiei amaiera emateko, Adiós a la Bohemia opera txikia aurkezten dizuegu; soinua Pablo Sorozabalena da eta libretoa Pio Barojarena.

Opera honetan lehen mailako artistek hartuko dute parte, besteak beste, Miren Urbieta Vegak eta Luis Cansinok (aurten, esaterako, protagonista gisa abestu dute Madrileko Errege Antzokian). David Lagares baxu baritono gaztea edota Jon Plazaola eskarmentu handikoa. Musika-zuzendari gisa, Victor Pablo Pérez izango da Musikeneko orkestraren buru (gaur egungo batutarik onenetako bat); Ignacio Garciak eszena-zuzendari lanak egingo ditu (hainbat ekoizpen eginak ditu Madrilen, Sevillan, Oviedon eta Bilbon, besteak beste). Easo abesbatza arduratuko da obraren parte korala egiteaz.


Hurrengo emanaldiak

Coral Cum Jubilo
Escolanía Easo
Easo Gazte
Escolanía Easo
Easo Txiki
Escolanía Easo
Easo Gazte
Escolanía Easo
Easo Gazte
Escolanía Easo