HARIAK KANTUZ – ADINBERRI
2026ko abenduaren 12a, larunbata
Kursaal – Donostia
Datorren abenduaren 12an, Donostiako Kursaal aretoan HARIAK KANTUZ ekimenaren edizio berri bat ospatuko da. ADINBERRIk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako ekimena da, Gipuzkoako Abesbatzen Federazioaren eta gizarte-ekintzako hirugarren sektoreko hainbat elkarteren lankidetzarekin.
HARIAK ekimenaren helburua nahi gabeko bakardadearen inguruan gizartea sentsibilizatzea eta laguntza-sareak, harremanak eta komunitate-loturak sustatzea da. Abesbatzen musikaren bidez, belaunaldi desberdinetako pertsonak elkartu eta taldean kantatzeak topaketarako, parte-hartzerako eta gizarte-kohesiorako duen balioa erakutsi nahi du ekimenak.
Jardunaldiak nahi gabeko bakardadearen prebentzioan eta horri aurre egiteko lanean diharduten gizarte-erakundeen topaketa eta kontzertu korala uztartuko ditu, musikak protagonismo berezia izango duelarik.
Aurtengo edizioan Urnietako Adarramendi Abesbatzak parte hartuko du. Abesbatza hau Easo Abesbatza Elkarteak sustatu eta sortu du, Urnietako Udalarekin elkarlanean. Proiektu honek Easo Abesbatzak abesbatza berriak sortzeko, garatzeko eta sustatzeko duen konpromisoa islatzen du, Gipuzkoako hainbat herritan musika-prestakuntza eta taldean kantatzeko aukera herritarrengana hurbilduz.
Adarramendi Abesbatzaren parte-hartzea aukera berri bat izango da musikaren bidez esperientziak partekatzeko, belaunaldien arteko harremanak sustatzeko eta, kantuaren bitartez, gizarte hurbilago, parte-hartzaileago eta konprometituago bat eraikitzen laguntzeko.
Elkarrekin kantatzea, elkarrengandik gertu egoteko beste modu bat ere bada.
