Oskarbi taldeak bere 60. urteurrena ospatuko du Donostiako Victoria Eugenia antzokian, 60 urte kantuan kontzertuarekin. Hirurogeiko hamarkadatik euskal kantagintzaren erreferente izan den taldeak sei hamarkadako ibilbidea egin du, herri-kantak eta berezko sorkuntzak uztartuz.
Easo Abesbatza Mistoak ospakizun honetan parte hartuko du, hiru obra interpretatuz; horietako bi Oskarbi taldearekin batera.
