Philharmonique du Luxembourgek Easo Ahots Mistoen Abesbatzaren eta Alexander Vinogradov baxu moskutarraren laguntza izango du (ohikoa Staatsoper Berlin, Bolshoi Antzokia, Parisko Opera Nazionala, Alla Scala Antzokia, Metropolitan Opera, Royal Opera House Covent Garden…), Hamabostaldian estreinakoz Shostakovichen partitura ezohikoenetako bati heltzeko: Stepan Razinen exekuzioa. Bere konplexutasunagatik ezaugarritua, XVII. mendean Alexei tsarraren aurka matxinatu zen kosako horren patua kontatzen da, musikaren ikuspegitik zoragarria. Bigarren zatian, Berliozen Sinfonia fantastikoa entzungo da, azpitituluak dioen bezala, artista baten bizi-gorabeherak deskribatzen dituena.
Interpreteak
Easo Ahots Mistoen Abesbatza (Gorka Miranda, abesbatza zuzendaria)
Gustavo Gimeno zuzendaria
Alexander Vinogradov baxua
Programa
Dimitri Shostakovich
Stepan Razinen exekuzioa op.119 (30´)
Hector Berlioz
Sinfonia fantastikoa op.14 (50´)