Coro de Veteranos Easo

Easo Abesbatzako beteranoen abesbatzaren ongintzako kontzertua, Errenteriako Santa Maria Magdalena Baselizan.

EASO BETERANOEN ABESBATZA
Kantore hauek sona handiko Easo Abesbatza osatu zuten, 1940-1990 urteen artean. Lehen saria lortu zuten Italia, Frantzia eta Ingalaterrako kantu-lehiaketa inportanteenetan. Europan eta itsasoz beste aldeko herrietan zabaldu zuten beren kantua. Musika genero guztiak interpretatzen zituzten eta oso famatuak ziren kantore hauen ahotsak eta kemena. Hasieratik, euskal musika eta Euskal Herriko konpositoreen obrak zabaltzea izan zen beren xede nagusia. Horrela, Euskal Herri osoko eszenatokiak zapaldu zituzten, beren emanaldiak maiz eskatzen zirelarik.
2015ean, egungo Easo Abesbatzak 75. urteurrena ospatu nahi zuelarik, familia osoa bildu nahi izan zuen, Trintxerpen eta Victoria Eugenia Antzokian, elkarrekin emandako bi kontzertuetan, eta geroztik han-hemenka, Donostian eta inguruko herrietan, agertu izan dira, beren lehengo errepertorioa zabaltzen. Gogoz eta animo handiz biltzen dira Ramon Beraza beren lehengo zuzendaritzapean.


Hurrengo emanaldiak

Coral Cum Jubilo
Escolanía Easo
Easo Gazte
Escolanía Easo
Easo Txiki
Escolanía Easo
Easo Gazte
Escolanía Easo
Easo Gazte
Escolanía Easo