Escolanía Easo
Capilla Gregorianista Easo

Alde Zaharreko San Bizente elizan. Azaroak 18an, 20:00tan

Kontzertu honen bidez azken mende hauetako katedraletan eta monasterioetan mezak nagusiak ospatzen ziren moduan irudikatu nahi dugu: haur-kantoreen eta gregorianoaren kantu monodikoen ahots grabeen kantuz, alegia.

Organoz lagundutako polifoniak mutikoekin eta Easo kaperaren kantu gregorianoak a capella, berrituko dute mende honetako lehen erdialdeko meza solemneen ospakizuna.

Eskolaniaren kantuak XIX mendeko Josef Rheimberger konpositorearen “Missa Puerorum ” (haurren meza haurrentzat) zazpi mugimenduz osatzen da. Kapera Gregorianistak, berriz, estilo ezberdinak entzun ahal izateko, urteko liturgiaren jaialdi ezberdinetako musikak interpretatuko ditu.


Hurrengo emanaldiak