Coro Easo Voces Mixtas
Coro Easo Mujeres
Coro Easo Hombres

Musika Hamabostaldiak sustatutako opera-ekoizpen berri bat estreinatuko da: Bizeten Carmen ezagunaren berrirakurketa bat, Emilio Lópezek sinatua. Historiako operarik adierazgarrienetako bat Espainiako gerraostean girotu da: Carmen ijito errebelde eta grinatsua da, 50eko hamarkadan garai hartako gizarte-arauei aurre egiten diena; ijitoen kultura geroeta eragin gehiago duen hiriko kulturaren aurez aurre jartzen da. Horrela, 2008an azken aldiz taularatu ondoren, opera hau 16 urte geroago itzuliko da Hamabostaldira.

Musikari dagokionez, Euskadiko Orkestrak zulogunetik joko du, Madrilgo Zarzuela Antzokiko musika-zuzendari izendatu berri duten José Miguel Pérez-Sierraren musika-zuzendaritzapean; bakarlarien taldearen buru dira Rihab Chaieb (Carmen) mezzosoprano tunisiar-kanadarra eta Dmytro Popov (Don José) tenore ukrainarra, maiatzean zehar Carmen Glyndebourneko opera-jaialdi ospetsuan, Ingalaterran, interpretatuko dutenak; haiekin batera ariko dira Miren Urbieta-Vega (Micaela), Simón Orfila (Escamillo), Marifé Nogales (Mercedes), Helena Orcoyen (Frasquita), José Manuel Díaz (Dancaire), Juan Laborería (Morales), Mikel Zabala (Zúñiga) eta Aitor Garitano (Remendado); eta abesbatza-pasarteak Easo Abesbatzak kantatuko ditu.

Interpreteak

Euskadiko Orkestra
Easo Abesbatza
 (Gorka Miranda, abesbatza zuzendaria)
José Miguel Pérez-Sierra director musical
Emilio López director de escena
Carmen Castañón eszenografia
Naiara Beistegui jantziak
Oscar Frosio argiak
Rihab Chaieb (Carmen)
Dmytro Popov (Don José)
Miren Urbieta-Vega (Micaela)
Simón Orfila (Escamillo)
Marifé Nogales (Mercedes)
Helena Orcoyen (Frasquita)
José Manuel Díaz (Dancaire)
Juan Laborería (Morales)
Mikel Zabala (Zúñiga)
Aitor Garitano (Remendado)

Programa:

G. Bizet
Carmen

Donostiako Musika Hamabostaldiaren ekoizpen berria


Hurrengo emanaldiak

Coro Easo Voces Mixtas
Coro Easo Mujeres
Coro Easo Hombres
Easo Txiki
Escolanía Easo