Sergio Pedrouso

Sergio Pedrouso

Donostian jaioa. Bere ikasketak hiriko Goi Mailako Kontserbatorioan bururtu zituen non Piano, Musika Lengoaia, Musikaren Teoria, Transposizio eta Akonpainamendu, eta Pedagogia Musikaleko tituluak eskuratu zituen.

Aldi berean, bere ikasketak osatu zituen Euskal Herriko Unibertsitatean Magisteritza Musikaleko ikasketak burutuz. Euskal Herriko Abesbatzen elkarteak antolatutako koru interpretazioko klaseetara joaten da baita.

Alor pedagogikoari dagokionez, Easo Musika Eskolan Piano, Musika Lengoaia, Musika Kultura irakasten ditu eta Easo Txiki eta Cum Jubilo abesbatzen zuzendaritza eramaten ditu.

Pedagokiarekiko bokazioa honek, haur abesbatzei zuzendutako hainbat musika obra idaztera eman du, Gipuzkoako Abesbatzen Elkartearen sustatze programak babestua.

Alor artistikoari dagokionez, 1989 urteaz geroztik dago Easo Abesbatzari lotue, eta honek, hainat jaialdi (Musika Hamabostldia, OLBE-ABAO, Jazzaldia…), orkestra (Euskadiko Orkestra, Orquesta del Capitolio de Toulouse, Orquesta del Teatro Marinsky…) eta zuzendari (José Luis López Cobos, Günter Meuhold, Valery Gergiev…) nazional eta internazionalekin lan egiteko aukera eman dio. Zuzendaritza koralari dagokionez Musika Hamabostaldian, San Lorenzo de El Escorialeko Udako Jaialdian, Valle de Joux (Suitza)-ko Abesbatzen topaketa internazionalean eta Moskuko VII Musika Erlijiosoko jaialdian parte hartu du besteak beste.