Escolanía Easo
Easo Gazte

R. Calmel (1920-1998) konpositorearen “Les chants de la mer” obran arnas hartzen duen “Itsasotik” proiektuak itsasoa maite duen neskatila baten istorioa kontatzen du. Egun batean uretara erori eta arrain erraldoi batek irentsi ostean hondartza batera iritsiko da, eta handik hegazti batzuk bizirik gabeko hiri gris batetara eramango dute. Bertan izarrak konpontzen dituen mutiko bat topatuko du, eta elkarrekin hiriko biztanleen bihotzak aldatzeko zereginean murgilduko dira.
“Itsasotik” proiektua sormenari, ekologiari eta gizarteari dagokion iraunkortasuna oinarritzat hartuko dituen haurrentzako musika eta antzerki ikuskizuna sortzeko gogotik sortu da. Baliabide materialak murrizteko eszenografia, jantziak eta atrezzoa birziklatuak edo bigarren eskukoak dira. Honek ez du soilik bere erabilera-denbora biderkatzen, parte hartzen duten haurren eta ikusleen sormena ere bultzatzen du.
Donostiako Musika Hamabostaldiaren ekoizpena.


Hurrengo emanaldiak

Coro Easo Voces Mixtas
Coro Easo Mujeres
Coro Easo Hombres
Easo Txiki
Escolanía Easo