Adinberri Hariak: belaunaldien arteko topaketa musikala
Datorren 2026ko ekainaren 17an, 18:00etan, Kursaal aretoan ospatuko da Adinberri Hariak ekimenaren barruko emanaldi berezia.
Ekitaldian parte hartuko dute Easo Adarramendi, Easo Eskolania eta Easo Txiki abesbatzek, belaunaldi ezberdinetako ahotsak elkartuz musika, emozioa eta komunitatea ardatz dituen kontzertu batean.
Adinberri Hariak proiektuak belaunaldien arteko loturak indartzea du helburu, kultura eta musika tresna gisa erabiliz. Ahotsen bidez, memoria, transmisioa eta etorkizuna uztartzen dituen espazio partekatua sortzen da, gazteen eta helduen arteko elkarrizketa artistikoa sustatuz.
Musikaz eta giza harremanez beteriko arratsalde berezia izango da.
