Parisen izango den Easo Cum Jubilo abesbatzaren kontzertu berezia iragartzen dugu ilusioz.
Easo Cunjúbilo 55 urtetik gorako lagunek osatutako taldea da, musikaren bidez bizipenak partekatu eta une bereziak sortzen dituena. Une honetan Parisen dabiltza, euren bira musikalez gozatzen, hiriko espazio esanguratsuak ahotsez eta emozioz betez.
Maiatzaren 1ean, 19:30ean, Parisko Santísima Trinidad elizan izango da emanaldia. Musika eta sentimendua uztartzen dituen arratsalde goxoa bizitzeko gonbita luzatzen dizuegu.
Zuen zain egongo gara, giro hurbil eta hunkigarri batean.
