Ramón Beraza

Ramón Beraza

Andoainen jaioa, 6 urte zituela hasi zituen bere solfeo eta piano ikasketak herrriko Musika Akademian Don Luis Fraca maisuaren eskutik.

Batxilergoko ikaketak, Irungo La Sallen burutzen ditu eta bertan, Manuel Oiarzabal, Martin Lasa eta Ignacio Biain irakasleen ikusten ikasten du armonia eta korua. Ikasketa hauek FRancisco Escudero Kontserbatorioan jarraitzen ditu Juan Padrosa, Victor Etxeberrria eta Gotzon AUlestia irakasleen eskutik.

12 urtez Donostiako Orfeiko kide izan zen eta 6 urtez Easo Abesbatzako zuzendari.

Zuzendari gonbidatu bezela zuzendu ditu Errenteriako Andra Mari Abesbatza, Donostiako Ereski Abesbatza eta Andoaineko Alberto Agirre Abesbatza.

Gaur egun Donostiako Ertizka Ahots Grabeen Abesbatza ere zuzentzen du.