Gorka Miranda

Gorka Miranda

Pedagogia musikalarekiko zaletasunak bultzaturik, abesbatza zuzendaritza eta interpretazio ikastaro ugari egin ditu, hala nola: Jhon Poole edo Gunnar Ericson irakasleekin, eta baita Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak antolatutako beste asko ere, horien artean Juan José Mena irakasle izan zuelarik.

Donostian jaioa, Pasaia Musikal Kontserbatorioan ikasi eta bertan lortu zituen Kantu eta Txistu irakasle tituluak. Euskal Herriko Unibertsitatean lortutako Hezkuntza Musikaleko Maisu titulua du.

Gaur egun “Pasaia Musikal” Udal Musika Fundazio Publikoaren zuzendaritza Easo Abesbatzaren Zuzendaritza Artistikoa zein hainbat koroen zuzendaritzarekin uztartzen ditu, halaber: Easo Eskolania, Easo Gazte, Easo Emakumeen Abesbatza eta Easo Gizonen Abesbatza.

Aipatutako abesbatzekin hainbat festibal eta denboraldietan parte hartu du: Donostiako Musika Hamabostaldia, Santanderreko Nazioarteko Festibala, XXV Festival d’ Art Sacré de la Ville de Paris, Fêtes Musicales de Biarritz, OLBE-ABAO, Campoamor Antzokiaren Denboraldia…; horrek guztiak Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Galiziako Orkestra Sinfonikoa, Lituaniako Opera eta Ballet Antzoki Nazionaleko Orkestra, Ukraniako Orkestra Nazionala, Sevillako Orkestra Barrokoa, Amsterdam Baroque Orchestra and Choir, The English Baroque Soloists, Monteverdi Abesbatzare, Il Gardellino Baroque Orchestrra eta Vocalconsort Berlin abesbatzarekin lan egitea ahalbidetu dio, besteak beste, Víctor Pablo Pérez, Jun Märkl, Diego Fasolis, Miguel Ángel Gómez Martínez, sir John Eliot Gardiner, Ton Koopman eta Marcus Creed zuzendariekin lan egin duelarik.