Barrikan (Bizkaia) jaioa, bere ikasketa musikalak hasi zituen 4 urterekin, errehabilitazio modura, ikastolan ukondo bat apurtu ondoren. Sopelako musika eskolan hasi zituen bere piano eta solfeoko ikasketak.
Barrikan (Bizkaia) jaioa, bere ikasketa musikalak hasi zituen 4 urterekin, errehabilitazio modura, ikastolan ukondo bat apurtu ondoren. Sopelako musika eskolan hasi zituen bere piano eta solfeoko ikasketak.
Zortzi urte zituenenan, Leioako Kontserbatorian jarraitu zituen bere ikasketa musikalak, pianko Gradu Profesionala lortuz 2016 ko ekainean.
Bere Goi-mailako ikasketak musikaren inguruan egin nahi zituela argi zeukan, baina ez zuen pianista solista bilakatu nahi.
Hezkuntza da bere beste pasio handi bat, eta hortaz, biak bateratzea erabaki zuen. Horrela, 2021eko ekaineko Euskal Herriko Goi-mailako zentroko, Musikene, Pedagogia graduko promozioko ikasle bilakatu da.
Hori bukatu baino lehen, Koru-Zuzendaritza graduan matrikulatu zen bere formakuntza osatzeko, eta koru irakasle profesionala bihurtu ahal izateko.
Bizitza koralari dagokionez, 2010eko irailean Leioa Kantika Korala-ko abeslari bihurtu zen, bere bizimodu koralari hamar urterekin hasiera emanez.
Koruarekin batera, munduko hainbat toki bisitatzeko aukera izan ditu, eta hortaz, beste herrialdeetako pertsona ugari eta kultura desberdinak ezagutzeko aukera. Horren adibide dira, Korea, Txina edota Israel, Europako beste hiri handirekin batera.
2017 tik aurrera, Leioako San Juan Bautista Abesbatzako partaide da baita. Bi urte geroago, hau da, 2019 an Euskal Herriko Gazte Abesbatzaren partaide bilakatu zen, Tolosako Abesbatzen lehiaketa 2021 ko urrian irabaziz.
Esperientzia guzti hauek, koruekin lan egiteko gogoen indartzaileak izan dira. Hortaz, gaur egun, Easo Gaztetxo Abesbatzaren zuzendaria da.