Donostiako Kapera Gregorianistaren Zuzendaria.
Donostiako Kapera Gregorianistaren Zuzendaria.
Lazkaoko herrian jaioa, txikitatik izan du kantu gregorianoarekin erlazioa, bere herriko Beneditarren Monasterioan.
Apaiz ikasketak Donostiako seminarioan hasi zituen, eta bertan, Schola Gregorianoan parte hartu zuen, aurrena kantore bezela eta gero kantu gregorianoko maisu bezala.
Kantu Gregoriano ikasketak Montzerrateko Beneditarren Monasterioan egin zituen.
Ondoren, beneditarren monasterio ezberdinetako kantu gregorianoko irakasleekin harremana mantendu du. Azpimarratzekoa da Frantziako Solesmes-en eginiko formazioa, kantu gregorianoa gehien landu eta ikertzen den fraide-zentroa, bertan, egunero entzun daitezke liturgia eta otoiz momentuetan doinu gregorianoak.