Ana Belén García

Ana Belén García

ANA BELEN GARCIA CORREPETIDORA

Andoainen jaio zen eta bertan ere hasi zituen bere musika ikasketak. Donostiako Goi-Mailako Musika Kontserbatorioan jarraitu zuen bere piano-prestakuntza eta bertan bukatu zituen pianoko (Cristina Navajas) eta klabizenbaloko (Loreto Fernandez Imaz) goi-mailako ikasketak nahiz organoko erdi mailako ikasketak (Esteban Elizondo).

ANA BELEN GARCIA CORREPETIDORA

Donostiako Goi-Mailako Musika Ikastegian, Musikenen, bukatu zituen organo ikasketak, Esteban Landart-ekin eta bere prestakuntza Loïc Mallié-n moduko hainbat irakaslerekin osatu zuen; azken horren eskutik inprobisazio ikasketak jaso zituen.

Hainbat maisuren gomendioak jaso ditu, hala nola Brett Leighton, Michel Bouvard, Joris Verdin, Louis Robilliard, Montserrat Torrent, Jacques van Oortmerssen, Daniel Roth, Wolfgang Zerer, Peter van Dijk…

Enrique Lartundo’ Fundazioko bekaduna izan da behin baino gehiagotan eta piano eta organo ikasketak sendotu ditu. Pau-ko L’Ecole Nationale de Musique-n ‘Mention Tres Bien a l’Unanimité’ eskuratu zuen, organoaren espezialitatean, Jesús Martín Moro maisuarekin.

Bakarlari eta laguntzaile naioarteko hainbat jaialditan hartu du parte (Espainia, Belgika, Frantzia, Errusia, Japonia eta Estatu Batuak), estilo eta garai guztiak hartzen dituen musika interpretatuz.

Musika garaikearekin konpromisoa hartuta, hainbat jaialditan piezak estreinatu ditu: Donostiako Hamabostaldian, Leonen, Croacian eta Libanon.

Gaur egun, Urnietako Lourdes Iriondo musika-eskolako zuzendaria eta Donostiako Easo abesbatzako errepertorista da. Eta Koruko Andre Mariaren basilikako organista titularra izateaz gain, Donostiako Musika Hamabostaldiko Nazioarteko Organo Jaialdiko zuzendaria ere bada.