easo gaztetxo foto

Easo Gaztetxo

easo gaztetxo foto

Easo Gaztetxo abesbatza 2009. urtean sortu zen Donostiako Easo Musika Eskolaren eskutik eta 9 eta 12 urte bitarteko 30 bat neskek osatzen dute.

Easo Musika Eskolara batu ziren neska kopuruaren hazkundean kokatzen dugu talde honen sorrera,eskaeraren hazkunde honek, adin tarte honetako ikasleek osatutako talde propioa sortzeko aukera eman zuen. Halaber, hezkuntza eta musika helburuez gain, Easo TXIKI abesbatza (7-9 urte bitarteko haurrak) eta Easo Gazte abesbatzaren (12-18 urte bitarteko neskak) arteko zubia izatea da talde honen xedeetako bat.

Easo Gaztetxo abesbatzak modu aktiboan parte hartzen du haur abesbatzen topaketetan eta Donostiako hiriaren bizitza kulturalean. 2018. urtean izandako emanaldi aipagarrienak izan ziren Donostiako Musika Hamabostaldian izandako parte-hartzea (Haur Opera) eta San Lorenzo de El Escorial-eko Udarako Jaialdiko Lehen haur abesbatzen topaketa.

Emanaldien historikoa - Easo Gaztetxo

Irudiak

Olatu Talka 2019
Concierto de Socios 2019
easo gaztetxo foto
Aquarium 2019