Donostia, 1999. Pianista eta zuzendaria. Gaur egun Easo Sinfonietta-ren zuzendaria da, Easo Txiki haurren abesbatzarena, eta Easo Emakumeen Abesbatza-ren zuzendariordea.
Lucía Arzallus

Donostia, 1999. Pianista eta zuzendaria. Gaur egun Easo Sinfonietta-ren zuzendaria da, Easo Txiki haurren abesbatzarena, eta Easo Emakumeen Abesbatza-ren zuzendariordea.
Musikenen egin zituen ikasketak, Miguel Ituarteren gidaritzapean, eta ondoren prestakuntza zabaldu zuen Belgikako LUCA School of Arts-en. Han pianoan masterra eta zuzendaritzan espezializazioa eskuratu zituen, epaimahaiaren Magna Cum Laude aitortzarekin.
2022an egin zuen solista modura debuta Donostian, Musikene Orkestra Sinfonikoarekin batera. Ordutik, hainbat eszenatoki nazional eta nazioartekotan jardun du, eta parte hartu du prestigiodun jaialdietan, hala nola Donostiako Musika Hamabostaldian, Pulcheira Concerts-en eta Musikagileak-en, besteak beste.
Bere ibilbidean zehar, maisu-klaseak jaso ditu piano-jotzaile ospetsuen eskutik —Khatia Buniatishvili, David Lively eta Marta Zabaleta—, baita zuzendari nabarmenenengandik ere, hala nola Jan Van der Roost, Miguel Ángel Cañamero eta Ivan Meylemanns-engandik.