David De Oliveira

David De Oliveira

Haurtxotatik hasi zen piano ikasketak egiten, eta aldi berean abesten zuen Easo Eskolanian, bertan bere ahots-garapena lantzen hasiz.

Ondoren, kantu ikasketak egin zituen Francisco Escudero Kontserbatorioan Ainhoa Merzero irakaslearekin, eta goi-mailako piano ikasketak Musikenen Marta Zabaletarekin.

Bakarlari gisa aritu da hainbat antzokitan, besteak beste, Bilboko Arriaga antzokian, Euskalduna jauregian, Kursaal auditorioan eta Donostiako Antzoki Nagusian.

Era berean, oso errepertorio desberdinak landu ditu: barroko garaiko madrigalak, oratorioak zein zarzuelak.

Gaur egun, ahots-laguntzako graduondokoa egiten ari da, Maciej Pikulski piano-jotzailearekin.