Koruko kideentzako sarrera

Zuzendaritza batzordea

 
75 urteetako bizitza, alajaina, beteta dugun une honetan, Easo Abesbatza Elkartea hazten eta ugaritzen ari da etengabe.Hazi, musika alorrean gero eta ekintza gehiago antolatu eta gero eta eskaintza zabalagoa duelako. Ugaritu, berriz, parte hartzaileen kopurua urtez urte handiagoa delako.

Geroan jarraitu ahal izateko, proiektu berriak sortu behar dira eta horiei ekin, lehendik datorrena hobetu eta orain dagoena berrituz bakarrik eraiki baitaiteke erakunde baten etorkizuna.

Indartu ditugu dauzkagun zenbait alorretako ekintza asko eta ahalegintzen ari gara osatu gabe dauzkagunak garatzen. Eskuen artean darabilzkigun proiektuak ez dira urte beterako, urte batzuetara luzatuko direnak alegia, baina eguneroko lana eskatzen digute. 

Ikusten ari da lanaren emaitza; aberatsa da, benetan, elkartearen egoera. Ikusiko da oparoagoa. Hala espero dugu, hori baita egungo gure ahaleginen helburua.

coro EASO abesbatza