Koruko kideentzako sarrera

EASO Kapera Gregorianista - Zuzendaria: Demetrio Esnaola Ollakindia

Demetrio Esnaola Ollakindia

- Demetrio Esnaola Ollakindia -

Easo Kapera Gregorianistaren zuzendaria da, Aita Xabier monje beneditarrarekin batera. Lazkao herrian jaio eta txikitatik kantu gregoriarraren melodiak jaso zituen, bertako monje beneditarren monasterioan.

Apaiz-ikasketak egin zituen Donostiako Apaizgaitegian, bertako Eskola Gregorianistaren partaide izan zen, lehendabizi kantore bezala eta ondoren kantu gregoriarraren maisu bezala. Kantu ikasketak landu zituen Montserrat-eko monasterioan.

Geroztik harremanak izan ditu monasterio ezberdinetako gregoriano irakasleekin, horien artean azpimarratzekoa da bere formazioa Frantziako Solesmes-eko monasterioan, azken hau baita gaur egun kantu gregoriarra gehien lantzen eta ikertzen den eta liturgian eta otoitz-aldietan melodia hauek egun osoan zehar entzuten diren leku bakarrenetako bat.

coro EASO abesbatza