Koruko kideentzako sarrera

EASO Eskolania - Zuzendaria: Gorka Miranda Blanco

Gorka Miranda Blanco

Donostian jaio zen 1975ean, baina bere musika ikasketak Pasaia Musikal Kontserbatorioan hasi zituen. Bertan Kantu eta Txistuko irakasle tituluak eskuratu zituen eta era berean musika ikasketa ugari egin zituen, kontrapuntua eta biolina esaterako. Euskal Herriko Unibertsitateko Musika Heziketako Irakaslea titulua dauka.

Musika pedagogiarako duen bokazioak abesbatza zuzendaritza eta interpretazioaren inguruko ikasketak egitera eraman du Jhon Poole edo Gunnar Ericson bezalako irakasleekin, eta baita Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak antolatutakoak egitera ere, besteak beste Juan José Menaren eskutik.    
 
2001. urtetik Easo Eskolania zuzentzen du, harekin ondorengo jaialdietan parte hartu duelarik: Donostiako Musika Hamabostaldia, Santanderreko Nazioarteko Jaialdia, XXV Festival d´Art Sacré de la ville de Paris, Biarritzeko Fêtes Musicales, ABAO Olbe txiki...

Egun Easo Abesbatzaren Musika Eskolako Ikasketa Burutza zentruko haur abesbatzen zuzendaritzarekin uztartzen du: EASO Araoz Gazte eta Araoz Txiki.  
 
Aurrez aipatutako abesbatzen zuzendari bezala, ondorengo orkestrekin aritu da elkarlanean: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Galiziako Orkestra Sinfonikoa, Lituaniako Opera eta Ballet Antzoki Nazionaleko Orkestra, Ukrainako Orkestra Nazionala; honako zuzendariekin lan egin duelarik: Cristian Mandeal, Juan Jose Mena, Victor Pablo Perez, Günter Neuhold, Antonio Pirolli, Pablo Gonzalez, John Eliot Gardiner... .

coro EASO abesbatza