Koruko kideentzako sarrera

ARAOZ abesbatza - Zuzendaria: Gorka Miranda Blanco

Gorka Miranda Blanco

Donostian jaioa, Pasaia Musikal Kontserbatorioan ikasi eta bertan lortu zituen Kantu eta Txistu irakasle tituluak.
Euskal Herriko Unibertsitatean lortutako Hezkuntza Musikaleko Maisu titulua du.  

Pedagogia musikalarekiko zaletasunak bultzaturik, abesbatza zuzendaritza eta interpretazio ikastaro ugari egin ditu, hala nola Jhon Poole edo Gunnar Ericsonirakasleekin, eta baita Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak antolatutako beste asko ere, horien artean Juan José Mena irakasle izan zuelarik.  

Gaur egun “Pasaia Musikal” Udal Musika Fundazio Publikoaren zuzendaritza Easo Musika Eskolaren Ikasketa Burutza eta Easo Abesbatzaren parte diren hainbat koroen zuzendaritzarekin uztartzen ditu, halaber: Easo TxikiEaso EskolaniaAraoz Gazte eta Araoz emakumeen abesbatza. 

Aipatutako abesbatzekin hainbat festibal eta denboraldietan parte hartu du: Donostiako Musika Hamabostaldia, Santanderreko Nazioarteko FestibalaXXV Festival d’ Art Sacré de la Ville de ParisFêtes Musicales de BiarritzOLBE-ABAO, Campoamor Antzokiaren Denboraldia...; horrek guztiak Euskadiko Orkestra SinfonikoaBilboko Orkestra SinfonikoaGaliziako Orkestra SinfonikoaLituaniako Opera eta Ballet Antzoki Nazionaleko Orkestra, Ukraniako Orkestra Nazionala, Sevillako Orkestra BarrokoaAmsterdam Baroque Orchestra and ChoirThe English Baroque Soloists eta Monteverdi Abesbatzarekin lan egitea ahalbidetu dio, besteak beste, Víctor Pablo PérezJun Märkl, Diego FasolisMiguel Ángel Gómez Martínez, sir John Eliot Gardiner eta Ton Koopman zuzendariekin lan egin duelarik.

coro EASO abesbatza