Koruko kideentzako sarrera

Coro EASO - Zuzendaria: Xalbador Rallo Sagarzazu

Xalbador Rallo Sagarzazu

Xalba Rallo Sagarzazu. (Miarritze,1963). Donostiako, Bartzelonako Lizeoan eta Iruñako Pablo Sarasate kontserbatorioetan ikasi zuen, goi-mailako ikasketak eginik kantu alorrean. 

Koru-zuzendaria izan da abesbatza ezberdinetan, nazioko eta nazioarteko lehiaketetan sariak lortuz, eta alor honetako formazioa osatu zuen, Estatuan eta kanpoan antolatutako kurtsoetan parte hartuz (Lleida, Euskal Herriko Koruen Federazioa, Salamanca, Stuttgart, Mosku…) 

Goi-mailako musikariak izan ditu irakasle, hala nola, Francisco Escudero, Helmut Rilling, Guennady Dmitriak, Erwin List eta abar. 

Easo Abesbatzaren
zuzendari bezala sustatu zuen Eskolaniaren, Kapera Gregorianistaren eta Easo Musika Eskolaren sorkuntza. 

Programen aniztasunak eta abesbatza berri hauen sorrerak eragin du Easoren partehartzea garrantzizko Jaialdi ugarietan, hala nola, Donostiako Musika Hamabostaldian, Pariseko (Notre Dame) Eliz Artearen Festibalean, Madrideko Eliz Artearen Zikloan, Santander-eko Nazioarteko Festibalean, Mozart Festibalean (EEUU), ABAOn, Frantziako Telebistan, Euskal Telebistan… 

Gainera, operaren alorra sakondu du abesbatzak bere zuzendaritzapean, hamar titulu baino gehiagotan parte hartuz, Jesus Lopez Cobos, Josep Pons, Victor Pablo Perez, Ransom Wilson, Bruno Campanella, Leopold Hager, Tugan Sokhiev, Vladimir Jurowski... goi mailako nazioarteko maisuekin. 

Diskoak grabatu ditu,besteak beste, Opus 111, Naïve…etxeekin, aldizkari espezializatu ospetsuek emandako sari garrantzizkoak lortuz (Choc de la musique, eta Goldberg 5 izar). 

Egun, Donostiako Easo Abesbatza erakundearen zuzendari orokorra da. 
 

coro EASO abesbatza