Koruko kideentzako sarrera

EASO Kapera Gregorianista - Curriculum-a

EASO Kapera Gregorianista

Easo kapera gregorianista Donostiako EASO ABESBATZA osatzen duen sailetako bat da.

Nahiz eta taldea, egungo erara, 1995. urtean bildu zen, partaide guztiek bizi izan zuten gregorianoa musika liturgiko nagusia zen garaietan. Han eta hemen euskal herriko parrokietan ibili ziren, herri-liturgiak gregorianoz eta polifonia erlijiosoz laguntzen. Gehienek gregoriano ikastaroak egin zituzten monasterio ezberdinetan.  

Latina eta gregorianoaren kadentzia ezagutzeaz gain, liturgiaren eta bere testuen bizipenak bizi izan dituzte eta ilusioz betetako gregorianoaren espezialista handi batek zuzentzen ditu. Hasieratik, gogoz hartu eta interpretazioa hobetzeari ekin zion taldeak, 3 urteetan, egun gregorianoa bizirik dagoen monasterioetan – Frantziako Solesmes monasterioan bi urtetan eta Valle-koan beste urtez batez - gregorianoaren interpretazioa entzun eta espezialistekin landuz.   

Kaperak parte hartu du liturgia ugarietan eta emanaldi asko eman ditu Euskal Herriko hiri eta herri askotan, Espainian eta Frantzian, eliz musika asteetan eta musika-jaialdietan. Aipatzekoa da bere partaidetza Pariseko “St. Louis en l’ Île” elizan, Donostiako Musika Hamabostaldiko “Antzinako Musikaren sailean”, 1997,1998, 2000, 2003 eta 2006 urteetan; Santanderreko Musika Jaialdian 2000, 2002, 2003 eta 2005urteetan, Jakako Santiago Bidearen Nazioarteko Jaialdian, Huescako Katedralean, Louvie-Juzoneko Eliz Musika Astean, Yusteko Carlos I enperadorearen Musika Kontzertuetan, Loiolako Iñigoren jaiotetxean, Loiolako mojen eta monjeen monasterioen Espainiako Kongresuan, Albal-eko (Valentzia) Eliz Musika Zikloan eta Liebanako (Cantabria) Toribio Sainduaren Jubileo ospakizun-urtean, Alacanteko Eliz Musikaren Astean, Avilako Nazioarteko Gregoriano Ihardunaldietan, Parlako (Madril) aintzin musika zikloa, Madrileko eliz musika zikloan…  

Parte hartu du Easo Abesbatzaren bi diskoen grabaketan eta zuzenean jasotako beste bi disko ditu. Baina grabazio inportanteena 2002an egindako “Pange lingua” izeneko 4 CDen albuma da, musika gregorianoaren bilduma aukeratu bat eginaz.:bat Eguberrietako eta Epifaniako kantuz osatua, Garizuma eta Aste Sainduko kantuz bigarrena, Ama Birjinari eskainitakoa hirugarrena eta kantu gregoriano herrikoiez osatua, laugarrena.  

Gregorianoaren kantuen interpretazioaren bidez, barne bizipen izpiritualak piztu nahi ditu taldeak. Gregorianoa otoitza da eta gozamen estetikoa eta barne-bakearen giroa sor ditzake. Bata eta bestea nahi dutenei erantzun nahi die Kaperak, altxor erlijioso hau mantenduz eta zabalduz, elizetan bakarrik kantatuz.

Zuzendaria: Demetrio Esnaola Ollakindia

coro EASO abesbatza