Koruko kideentzako sarrera

EASO Eskolania - Curriculum-a

EASO Eskolania

Easo Abesbatzaren Eskolania, 1992. urtean sortua, mutilen ahotsez soil-soilik osatzen den talde bakanetako bat da gaur egun Euskal Herrian; bere lan serio eta iraunkorrari esker interpretazio-maila bikaina egiaztatu du.

Urte hauetan egindakoen artean azpimarra daiteke bere eskuhartzea ondorengo festibaletan: Bordeleko De vive voix, Donostiako Musika Hamabostaldia, Santanderreko Nazioarteko Festibala, Pariseko hiribilduaren Eliz Artearen Festibala, OLBE-ABAOko opera eta Bilboko orkesta Sinfonikoaren musika denboraldietan...

Halaber, nabarmen daitezke bere kolaborazioak antzinako musika talde espezialituekin: Hala nola, Alla Francesca taldearekin Montserrateko Llivre Vermell interpretatuz, Discantus ahots-musika taldearekin, Notre Dame Eskolako XII.-XIII mendeetako musika kantatuz. Azken lan hau grabatu zuen Opus 111 diskoetxeak, Eya Pueri izeneko diskoan, kalifikazio hauek eman zizkiotelarik: “Bost Izar”, Goldberg aldizkari espezializatuak, “Choc”-a, Le Monde de la Musique aldizkariak eta “Cinq Diapasons”, Diapason aldizkariak; baita gorespen-kritikak Scherzo, Gramophone, Fanfare… aldizkariek egindakoak ere.

Nahiz eta, bere ezaugarriengatik, antzinako musikaren eremuan berezitu den, bere aldakortasun-ahalmenak eraman du alor ezberdinetako errepertorioak lantzera; Honela, operak interpretatu ditu Easo Eskolaniak: Bizet-en Carmen, Mozart-en Txirula Liluragarria, Puccini-ren Bohème eta Tosca, Ponchielli-ren Gioconda…Ondorioz, goi-mailako musikariekin kolaboratu ahal izan du, hala nola, Denyce Graves, Daniel Galvez-Vallejo, Kurt Streit, René Pape, Roberto Scandiuzzi, Mirella Freni, Nicolai Ghiaurov, Dwayne Croft, Carlos Álvarez, Brigitte Lesne, Juan Pons, Giovanna Casolla, Nancy Fabiola Herrera eta abarrekin.

Musika sinfoniko-koralaren arloan azpimarra daitezke abesbatzaren partehartzea: F. Ibarrondo konpositorearen Zuk zer duzu? obraren munduko estreinaldian, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin batera, Donostiako Musika Hamabostaldiko 63. ekitaldian eta G. Mahler-en 8. Sinfonia Galiziako Orkestra Sinfonikoarekin. Halaber lan egin du Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Sevillako Errege-Orkestra Sinfoniakoarekin, Ukrainako Orkestra Nazionalarekin, Galiziako Orkestra Sinfonikoarekin, Lituaniako Operaren eta Balleteko Antzoki Nazionalaren Orkestrarekin… eta Antonello Alemandi, David Parry, Ralf Wiekert, Victor Pablo Perez, Juanjo Mena, Aldo Salvagno, Crsitian Mandeal, Günter Neuhold, Antonio Pirolli, Pablo Gonzalez, John Eliot Gardiner zuzendariekin.

Parte hartu du ere telebistan eta zineman; nabarmenduko ditugu Euskal Irrati Telebistan 1999 eta 2003. urteetan emandako Eguberri-Kontzertuak eta Nos miran(2001) eta Ladrones(2006) filmen jatorrizko soinu-bandetan izandako partehartzea.

Zuzendaria: Gorka Miranda Blanco

coro EASO abesbatza