Koruko kideentzako sarrera

EASO Schola - Curriculum-a

EASO Schola

1993. urtean sortua, Easo Eskolania mutikoen ahotsen eta Easo Abesbatza gizonen ahots grabeen aukeraketaz osatua dago. Aipatu bi abesbatza horiek ibilbide zabal eta frogatua dute eta batu dira Easo Scholan era honetako taldeentzat bereziki konposatutako errepertorioak lantzeko. 

Hasiera eman zion J.Haydn-en “Sancti Joannes de Deo” meza interpretatuz Irungo Fundazio Orkestrarekin eta Juan Jose Mena maisuaren zuzendaritzapean. Parte hartu du Donostiako Musika Hamabostaldiko ekitaldi ugarietan “Antzinako Musika” eta “Musika Garaikidea” zikloetan eta Inaugurazio-Ekitaldietan, F. Escudero-ren "San Mames Meza", Aita Donostiaren “Missa Pro Defunctis”, J.S.Bach-en “Koralak”, Aita A.Soler-en “Gabon Kantak”…obrak kantatuz. Estreinatu ditu ere Francisco Escudero, Tomas Aragües eta Lorenzo Ondarra-ren obrak. Antzinako Musikaren eremuan, parte hartu du “Urrezko Mendeetako Musika Espainian” zikloan, Lanvellec (Bretainia) Antzinako Musikaren XVI. Festibalean T.L. Victoria-ren “ O quam gloriosum est regnum” mezarekin, Madrileko XVII. Eliz Artearen Festibalean, J. Guridiren “Gabriel Goi Aingeruaren ohorez”ko mezarekin, Donostiako 2010-11 denboraldiko Kursaal Fundazioan Sevillako Orkestra Barrokoarekin batera G.F. Händel-en "Ode for St. Cecilia´s Day" obra interpretatuz... .

Nabarmentzekoa da Donostiako Jazz Nazioarteko Jaialdiko 35. Ekitaldian Uri Cane-rekin batera partehartzea, J.S,Bach-en “Goldberg Bariazioak” obran oinarritutako jazz programa bat interpretatuz. 

Kantatu du, beteak beste, Donostiako Kursaal Auditorioan eta Victoria Eugenia Antzokian, Bilboko Arriaga Antzokian eta Gizarte Filarmonikoaren Kontzertu Gelan, Logroñoko Breton Antzokian. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa Gasteizko Jesus Guridi Ganbara Orkestra, Irungo Luis Mariano Orkestra, Spanish Brass luur-metalls… taldeekin eta Jose Manuel Azkue, Oscar Candendo, Juan Jose Ocon, Jose Antonio Pascual, Aldo Salvagno, Juan Jose Mena, Diego Fasolis… maisuekin kolaboratu du.  

Easo Scholak hiru CD grabatu ditu, J.Haydn, Aita A.Soler, Herbert… konpositoreen obrak eta euskal tradiziozko errepertorioa interpretatuz. 
 

Zuzendaria: Xalbador Rallo Sagarzazu

coro EASO abesbatza