Koruko kideentzako sarrera

ARAOZ abesbatza - Curriculum-a

ARAOZ abesbatza

ARAOZ ABESBATZA, EASO Abesbatzaren seigarren taldea, 2006. urtean sortu zen eta 30 emakumek osatzen dute, gehienek 5 urte baino gehiagoko musika prestakuntza prozesua osatu dutelarik Araoz Gazte abesbatzako kide gisa.

Sortu zenetik, “Bahiketa harenean” (Mozart), “Iolanta” (Tchaikovsky), “Xirula majikoa” (Mozart), “La traviata” (Verdi), “Tosca” (Puccini), “Don Giovanni” eta “Figaroren ezteiak” (Mozart) operetan parte hartu du Donostiako Musika Hamabostaldiko 67, 69, 73, 74, 76, 77 eta 78 edizioetan, eta “Eugene Onegin” (Tchaikovsky) Toulouse eta Parisen, baita “La tabernera del puerto” (Sorozabal), “Las bribonas” (Calleja) eta “La revoltosa” (Chapí) zarzueletan eta hainbat programa sinfoniko-koraletan; horrek guztiak Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Toulouseko Kapitolioko Orquesta Nazionalarekin, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin eta Balearretako Orkestrarekin lan egitea ahalbidetu dio.

Horrez gain, abesbatzak formatu murritzakoa eskatzen duten kamera-musika eta folklorea lantzen ditu ere, hainbat musika ziklotan parte hartuz.

Zuzendaria: Gorka Miranda Blanco

coro EASO abesbatza