Koruko kideentzako sarrera

ARAOZ Gazte - Curriculum-a

ARAOZ Gazte

ARAOZ Gazte abesbatza, EASO abesbatzaren bosgarren taldea, 2004an sortu zen, eta 12 eta 17 urte bitarteko neskek osatzen dute, abesbatzan dauden bitartean beraien musika prestakuntza prozesua osatzen dutenak.

Abesbatzak Gorka Miranda izan du zuzendari hasiera-hasieratik, eta urte gutxitan Gipuzkoako hainbat musika eta abesbatza jaialditan eman ditu kontzertuak; horien artean nabarmenenak Luis Urteagaren Oroimenezko IX. Zikloa, Burgoseko Ciclo Cultura Cordón, Miramongo Matinéeak (2010-2011 denboraldia), Euskadiko Orkestra Sinfonikoak antolatzen dituenak, dira, eta Musique en Côte Basque jaialdia. Horietan hainbat motako formatutako proiektutan parte hartu du. Honako hauetan ere parte hartu du abesbatzak: Amilcare Ponchielliren «La Gioconda» operan, Santanderko 55. Nazioarteko Jaialdian; Pucciniren «La Bohéme» operan, Irungo Luis Mariano Denboraldi Lirikoan; Donostiako Musika Hamabostaldiren 68. 69, 72 eta 77. edizioetan.

Abesbatzak musikari zein zuzendari garrantzitsuekin lan egiteko aukera izan du, besteak beste, Antonio Pirollirekin, Juan José Ocónekin, Victor Pablo Pérez..., baita orkestra garrantzitsuekin ere, tartean, Ukrainako Orkestra Nazionalarekin, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Bilboko Orkestra Sinfonikoa…


Zuzendaria: Gorka Miranda Blanco

coro EASO abesbatza