Koruko kideentzako sarrera

EASO-ARAOZ Abesbatza - Curriculum-a

Coro EASO-ARAOZ

2006 urtean sortua, ARAOZ abesbatzaren emakumeen ahotsek eta EASO abesbatzaren ahots grabeek osatua da. Batzuk eta besteek ibilbide zabala eta frogatua egina dute eta bildu egiten dira EASO-ARAOZ Abesbatzan, talde mistoentzat bereziki konposatuak diren errepertorioak lantzeko.

Hasiera eman zion bere bideari Mozart-en "Die Entführung aus dem Serail" opera interpretatuz, Donostiako Musika Hamabostaldiko 67. ekitaldian. Parte hartu du zartzuela antzeztu ugarietan, hala nola P. Sorozabal-en “La tabernera del puerto”, Rafael Calleja-ren “Las Bribonas” Ruperto Chapi-ren “ La Revoltosa”, guztiak Madrileko Zartzuelaren Antzokiak ekoiztuak. Interpretatu ditu P.I. Tchaikovsky-ren bi opera: “Iolanta”, Donostiako Musika Hamabostaldiko 69. ekitaldian, eta “Evgeni Onegin” Toulouse-ko Capitole Orkestra Nazionalaren abonuko denboraldian eta Paris-eko Pleyel Gelan, 2010. urteko denboraldian. Hala nola W.A. Mozart-en Xirula majikoa eta G. Verdiren La Traviata Donostiako Musika Hamabostaldiko 73. eta 74. ekitaldietan eta G. Pucciniren Tosca eta J.M. Usandizagaren Mendi-Mendiyan Musika Hamabostaldiko 76. ekitaldian.

Ihardun du, besteak beste, Donostiako Kursaal Auditorioan eta Victoria Eugenia Antzokian, Bilboko Euskaldunan, Iruñeko Baluarten, Toulouseko Aux Grains Auditorioan, Paris-eko Pleyel Gelan. Kolaboratu du Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Balearretako Orkestrarekin, Toulouseko Capitole Orkestra Nazionalarekin, Bilboko orkestra sinfonikoarekin…eta Leopold Hager, Ramón Torrelledo, Tugan Sokhiev, Günter Neuhold, Jaime MartinPietro Rizzo, M.A. Gómez Martínez, Antoni Ros Marbá zuzendariekin.

Zuzendaria: Xalba Rallo Sagarzazu

coro EASO abesbatza