Koruko kideentzako sarrera

Coro EASO - Curriculum-a

Coro EASO Abesbatza

GIZONEN ABESBATZA. 1940. urtean sortua. Hasiera eman zion bere ibilbideari nazioarteko lehiaketa garrantzitsuetan parte hartuz: Llangolem (Britainia), Lille (Frantzia), Arezzo (Italia) birritan, guzti hauetan lehenengo saria irabaziz. Ohorezko sari ugari lortu ditu hasiera arrakastatsu horiei esker. 

Munduko leku desberdinenetan  agertu da: Madrileko Errege Antzokia, Bartzelonako Palaua, Pariseko Pleyel Aretoa, Municheko Herkulessaal, Monakoko Errege Jauregia, Bruselaseko Errege Antzokia, Buenos Aireseko Colón Antzokia, Mexikoko Arte Ederren Jauregia, Bartlesville auditorium (USA), Berlineko Philharmonie, San Petersburgoko Alexandrinsky Antzokia eta Hermitage, Pariseko Salle Pleyel eta Châtelet Antzokia, etabar. 

Era berean, Espainako Nazionala, Frantziako Nazionala, Londreseko Filarmonica, Portugaleko Gulbenkian, Buenos Aireseko Filarmonica, Lyoneko Nazionala, Burdeoseko Nazionala, Radio Televisón Española, Pariseko Opera, Nazionala Toulouseko Kopitolioa,I Solistí (New York), Galiziako Sinfonikoa, Euskadiko Sinfonikoa, Orchestra of the Age of Enlightenment, Mariinsky Antzokiko sinfonikoa… orkestrekin egin ditu kolaborazioak. 

Aldo Baldin, Christa Ludwig, Thomas Moser, Rockwell Blake, William Matteuzi, Elena Prokina, Aquiles Machado, Alexandru Agache, Simoine Alaimo, Martine Dupuy, Albert Dohmen, Eva Johanson, Galina Gorbachova, Andreas Schimdt, Wolfgang Schimdt, Dolora Zajick, Mikhail Petrenko... bezalako bakarlariekin jardun izan da.  

Igor Stravinsky, Serge Baudo, Sylvain Cambreling, Marek Janowski, Kurt Wöss, Bruno Campanella, Ransom Wilson, David Parry,  Wol-Dieter Hauschild,  Leopold Hager, Jesús López Cobos, Josep Pons, Arturo Tamayo, Juan Jose Mena, Victor Pablo Perez, Günter Neuhold, Tugan Sokhiev, Andrés Orozco, Vladimir Jurowski, Valery Gergiev, Ari Rasilainen... besteak beste, izan ditu zuzendari.

30 grabaketa baino gehiago egin ditu, Emi, OPUS111, Naïve, Claves, Columbia, Hixpavox, Philips, Polydor...etxeekin.

Zuzendaria: Xalbador Rallo Sagarzazu / Sergio Pedrouso Julio

coro EASO abesbatza